XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

guzi-guziya goitik dabil, oso goitik, etxe-errenta berriz zer esanik ez... gurea seigarren bizitza baita...!.

URTEURRENA.

(Emakumezkoentzat bakarrizketa).

ANTZEZTOKIA: ate ta leyo ditun edozein erako gela.

ANTZESLARIAK: etxekoandre gaztea, etxe-barruko jantzia.

(Atetik bero itxuran sartuaz).

Ito-bear da sukalde ortan.

Izan ere gaurko egunaren sargoia...! A...! Bost minutun bederik ementxe egon nadin.

(Arpegia aizetuaz).

Igualeko prexkura dago emen....

Andaluziko batek zionez ango bero kixkalgarriarekin arraultzak prejituak ateratzen omen dira; gaur emen prejituak ezezik kixkalduak aterako zaizkitela iduritzen zait.

Eta... enetxua! merkiak daude ba oraintxe arraultzak nolanai alperrik galtzeko, lau peseta t'erdi dozena! lau peseta t'erdi... ezin diteke bizi! guziya goitik dabil, oso goitik... ia ba: dozena arraultz lau peseta t'erdi, libra xerra amabi errial, esnia lau txakur aundi litrua, porru-perrejil txorta txiki bat lau txakur aundi, aza-burua erriala, olioa iru peseta litrua, ogia ogei xentimo opilla, legatza iru peseta libra, bixigua, atuna, baratxuri, tipula, azanayo, azukre, piper, irin, babarrun, urdai, ardo, cafe... o...!